XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
khanta
Ostialetan dûgû Garruzen merkhatû
Ene maite pollita han errenkontratû
Pot bat galthegin neion buneta eskian,
Biga eman zeitadan nigarra begian.
Errepika
Orok algarreki: biba Gaztanbide,
amatto kuntent da, bena bai gû ere.
Gero galthegin neion nigarrez: Zer duzû?
Hola ûrrikaltzeko sûjetik ez tûzû
Arrapostû eman zeitan: zihauk badakizû:
Ene nigar ororen sûjeta zira zû.
Mera
Ene gazte lagûn maitiak
zer plazera zien ikhustia;
Herria oro heben da
jakinik berri handia.
Gitian erretira hebentik
egin dezagûn besta bat ederra.
Ehûn liberako ûrhe bat
ezariko dûk erroz gora.
Egin besta.